XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina gizonaren egoerak, hots mugatua eta besteratua izateak, ez diote gizonari azken baldingabean partzuergoarik izaten uzten, horrengandik aldenduta ezean eta fedearen agintzari bat bezala ez bada.

Nabari bihurtzen da hemen mistizismoaren muga: gizona nolakoa den eta nola dagoen azken funtsezkotik aldendua ahaztu egiten zaio mistizismoari.

Ez dago, bada, federik berezgoarik gabe!.

Partzuergoatik datorkio fedeari honen zihurtasuna; berezgoatik datorkio fedeari honen zalantza.

Eta fedea fede izango bada biak ditu berezkoak eta izatezkoak.

Batzutan zihurtasunak zalantza garaitzen du, baina ezin zalantza deusezta.

Gaurko azpiratua biharko garailea izan daiteke.

Bestela, orobata edo indiferentia izanen litzake zalantza hori.

Fede bizitzan ez dago ez fede ez zalantza deuseztatzerik, bietako bat ia ia deusetara baldin badaiteke ere.

Fede bizitza azken axolazko bizitza denez gero, eta gizakiak horrelako axola eta kezkarik gabe bizitzerik ez duenez gero, zera esan genezake: ez dagoela gizonaren gizonetik ez fedea eta ez zalantza kentzerik.

Fedea eta zalantza bata bestearen aurka jarri diren modutan, fedearen zihurtasun baketsuak zalantza osoa suntsituko balu bezala jo izan du arroska fededunak.

Fede bizitzan, fedearen eta zalantzaren arteko eskatima kexagarrien gainetik, aurkitzen da baretasunik eta bakerik noski.